Agur Euskal Herria in Herrikoiak

Songtexte Agur Euskal Herria in Herrikoiak

Agur Euskal Herria
Agur Euskal Herria

Gazte gaztetandikan
herritik kanpora,
estranjeria aldean
pasa det denbora. (Bis)
Herrialde guztietan
toki onak badira,
baina bihotzak dio:
"Zoaz Euskal Herrira". (Bis)

Agur nere bihotzeko
amatxo maitea!
Laster etorriko naiz
kontsola zaitea. (Bis)
Jaungoikoak, ba, nahi du
ni urez joatea;
ama zertarako da
negar egitea? (Bis)

Lur maitea hemen uztea
da negargarria.
Hemen gelditzen dira
ama ta herria. (Bis)
Urez noa ikustera,
bai, mundu berria;
oraintxe, bai, naizela,
errukigarria. (Bis)

falsches video?